sábado, 22 de septiembre de 2012

"ONENA"

DBHn IKTak erabiltzeko 10 komendioak (Pere Marqués)

Hitzaldi honetan mundu fisikoa eta ziberespazioaren artean konparaketa egiten du, bigarren mundu paralelo baten murgildu gara, mundu digitala, orain dela 30 urte existitzen ez zena.

Mundu berri honetan denetarik dugu:
  • informazioa, maila esponentzial baten 
  • lan mundua
  • harremanak 
  • banketxeak
  • dendak
  • .....
   Gure ikasleak bi mundu hauekin jaio dira, nativo digitalak dira eta ziberespazioan murgilduta daude, baina ez die inork irakatsi  bertan mugitzen. NORK irakatsi behar die? NOLA?... Gu gara hezitzaileak, eta ZERBAIT egin beharko dugu!.

  Gure ikasleak Eskolatik ateratzen direnean, pantailak eta teklatuak erabiltzen dakite baina ez interneten munduan modu kritikoan mugitzen, nik esango nuke "Control C+Control V" direla, eta hori konpondu beharra dugu.

   Hitzaldi honetan, Pere Marqués-ek, azaltzen du nahiko garbi nola erabili mundu berri honetan dagoen informazioa  (bideoak, ppt-ak, simuladoreak,..) gure ikasleen ezagutzaren hobetzeko. Baina interneten ez dugu bakarrik informazioa, mundu honetan lan mundua, harremanak, ea. daude, eta haueri buruz ez digu inolako pistarik eman.





No hay comentarios:

Publicar un comentario